La démocratie basque

Euskal Herriaren antolakuntza, izatez, gizartea mailaz maila zatitu baino lehenagokoa da. Bestalde, euskal herri horretan, jabetza indibisoaren araubidea zen berezkoa eta hori besterik ez zen ezagutzen. Araubide horretan, etxea zein familiak okupatu eta horrexena zen; bileretan, familiaburua zen fam...

Full description

Saved in:
Bibliographic Details
Main Author: Lafourcade, Maïté
Format: Article
Language:French
Published: AVD - ZEA. Academia Vasca de Derecho = Zuzenbidearen Euskal Akademia 2010
Subjects:
Online Access:https://dialnet.unirioja.es/servlet/oaiart?codigo=3332138
Source:Jado: boletín de la Academia Vasca de Derecho = Zuzenbidearen Euskal Akademiaren aldizkaria, ISSN 1888-0525, Año 8, Nº. 19, 2010, pags. 171-209
Tags: Add Tag
No Tags: Be the first to tag this record
Summary: Euskal Herriaren antolakuntza, izatez, gizartea mailaz maila zatitu baino lehenagokoa da. Bestalde, euskal herri horretan, jabetza indibisoaren araubidea zen berezkoa eta hori besterik ez zen ezagutzen. Araubide horretan, etxea zein familiak okupatu eta horrexena zen; bileretan, familiaburua zen familia bakoitzaren ordezkaria. Izan ere, igandero, familiaburuek bilera egiten zuten parrokiaren atarian, behin elizkizuna bukatuta, parrokiako erkidegoari zegozkion arazoak eztabaidatu eta erabakitzeko; bilera horietan, orobat, herrialdeko biltzar nagusirako mandatariak izendatzen zituzten. Biltzar horren izenak honetara ematen ziren: Biltzar, Lapurdin; Silviet, Zuberoan; eta gorte nagusia, Nafarroa Beherea osatzen zuten herri eta haranetan. Mandatari horiek manuzko agindua jasotzen zuten, eurei aurkeztutako proposamenak entzuten zituzten eta euren parrokietara itzultzen ziren. Behin parrokietan bilduta, familiaburuek botoak ematen zituzten proposamen horien guztien gainean. Erantzunek botoen gehiengoa lortzen zutenean, erantzun horiekin bigarren bilera egiten zen biltzar nagusian. Boterea, beraz, familiaburuen esku zegoen. Are gehiago, Euskal Herriko erregimen politikoa zuzeneko demokrazia zen, demokrazia horren oinarria familia bera zela. Zernahi gisaz, Frantziako monarkia bateratzaile eta zentralizatzaileak eraso egin zion antolakuntza tradizional horri. Lapurdik bakarrik iraun zuen bere horretan, Iraultza gertatu arte.