%0 Article %A Moreno Serrano, Enrique %I AVD - ZEA. Academia Vasca de Derecho = Zuzenbidearen Euskal Akademia %D 2010 %T La retribuciĆ³n de los administradores concursales como coste del concurso %U https://dialnet.unirioja.es/servlet/oaiart?codigo=3329629 %X Azterlan honetan azaltzen da zein ordainsari dagokien konkurtso-administratzaileei, konkurtso-prozesuetan burutzen duten jardunarengatik. Horretarako, legeria aplikagarria aztertzen da, alegia, Konkurtso Legearen 34. artikulua, hori garatzen duen erregelamendua, bai eta ordainsaria galtzeko arrazoiei buruzko manu zehatz batzuk ere. Horiek guztiak aplikatzeko orduan, arazoak sortzen ziren, batik bat, administratzaileek masarik gabeko konkurtsoetan zihardutenean, halakoetan kalte ekonomikoa gertatzen zitzaielako konkurtso-administratzaile horiei. Hori dela eta, 2009ko martxoan, aldarazpena gertatu zen, 3/2009 Errege-Dekretu Legearen ondorioz; alabaina, oraindik ez da erregelamendu berria argitaratu. Azterlan honetan azaltzen dira, bateko, ordainsariari buruzko araubidearen helburuak, eta, besteko, ordainsari hori zehazteko, aldarazteko eta galtzeko irizpideak, betiere egungo legegintza-esparruaren barruan.