TY - JOUR T1 - Panorama legislativo actual de la libertad de testar A1 - Fernández-Hierro, María PB - AVD - ZEA. Academia Vasca de Derecho = Zuzenbidearen Euskal Akademia YR - 2010 UL - http://biblioteca.ararteko.eus/Record/dialnet-ar-18-ART0000374271 AB - Azterlan honetan, testamentua egiteko askatasuna azaltzen da, egungo legerien egoeratik abiatuta. Horretarako, antolamendu juridiko desberdinak bereizten dira, antolamendu horiek testamentua egiteko askatasuna nola arautzen duten kontuan hartuta (seniparte-sistemak versus zuzenbide anglosaxoia). Bereziki aztertzen dira, aspaldi honetan eta testamentua egiteko askatasunaren mesederako, atzerriko zuzenbide konparatuan gertatu diren legegintza-berrikuntzak, batik bat, halakoak gure antolamenduan eragin nabaria izan dezaketenean; arreta berezia jartzen da, berbarako, Frantzia eta Alemaniaren kasuetan. Ildo beretik, beste autonomia-erkidego batzuetako zuzenbide zibiletan arestian onetsi nahiz aurreikusitako legegintza-berrikuntzak aztertzen dira; azpimarra jartzen da, hala nola, Galizia, Katalunia eta Valentziaren kasuetan. Ondorio gisa esan beharra dago aztertutako antolamendu guztietan ezaugarri berbera atzeman dela: testamentua egiteko askatasuna gero eta zabalagoa da, eta, horretarako, metodo desberdinak erabiltzen dira. Metodo horien artean, aipatzeko modukoak izan daitezke, besteak beste, testamentugilearen enpresa-ondarea ez zatitzeko formulak, senipartedunen kopurua urritzea edota senipartea kreditu-eskubide bihurtzea. KW - Libertad de testar KW - novedades legislativas KW - derecho comparado KW - autonomías KW - patrimonio del testador KW - Testamentua egiteko askatasuna KW - arestiko legegintza-berrikuntzak KW - zuzenbide konparatua KW - autonomia-erkidegoak KW - testamentugilearen ondarea KW - Testamentary freedom KW - latest legislative amendments KW - comparative law KW - self-governments KW - testator's legacy ER -