TY - JOUR T1 - Konkurtso-esparru berria, krisialdia dela bide : 3/2009 Errege Dekretu-legea ekarritako aldaketak banan-banan eta horien ondorio esanguratsuenak A1 - Gaminde Egia, Eba PB - AVD - ZEA. Academia Vasca de Derecho = Zuzenbidearen Euskal Akademia YR - 2009 UL - http://biblioteca.ararteko.eus/Record/dialnet-ar-18-ART0000374166 AB - 2009ko martxoaren 31n, 3/2009 Errege Dekretu-legea argitaratu zen Estatuko Aldizkari Ofizialean, tributu-, finantza- eta konkurtso-arloetarako presazko neurriak arautuz. Egin-eginean ere, egungo krisialdiak zuzeneko eragina izan du hainbat esparrutan eta zenbait lege-testu aldatu behar izan dira. Artikulu honetan, konkurtsoaren inguruko neurriak bakarrik jorratuko ditugu. Arlo horri dagokionez, dekretu-legeak ez du sistema osoa eraldatu, krisialdiak modu berezian ukitutako atalak baizik. Beraz, aldaketen testua eskainiko da euskaraz, eta arau horren zioen azalpenean aipatu helburuak erdietsi diren edo ez aztertuko dugu. Jakinekoa denez, konkurtso-sistemaren xede nagusia da, arazoak dituzten enpresa-jarduerak iraunaraztea ahal den neurrian, eta horregatik irtenbideen aldetik betidanik eman zaio lehentasuna hitzarmenari, likidazioaren gainetik. Bada, eraldaketa ildo bertsutik dabil, eta xede hori benetan gauzatzea nahi da; horretarako, aparteko garrantzia eta babesa eman zaie birfinantzaketa-akordioei, laugarren xedapen gehigarriaren eta 5.3. artikuluaren bidez. Horrez gain, beste helburu batzuk ere aipatzen dira 3/2009 Errege Dekretu-legearen zioen azalpenean, hala nola, auzibideko izapideak arintzea eta kostuak urritzea, edota langileen egoera hobetzea. Eraldaketatik urtea igaro baino lehen, helburu horien betetze-neurria azalduko dugu, baita zer gerta daitekeen hemendik aurrera ere. KW - Crisis KW - concurso KW - refinanciaciĆ³n KW - tramitaciĆ³n KW - trabajadores KW - Krisialdia KW - konkurtsoa KW - birfinantzaketa KW - izapidetza KW - langileak KW - insolvency KW - refinancing KW - proceedings KW - workers ER -