Konkurtso-esparru berria, krisialdia dela bide : 3/2009 Errege Dekretu-legea ekarritako aldaketak banan-banan eta horien ondorio esanguratsuenak

2009ko martxoaren 31n, 3/2009 Errege Dekretu-legea argitaratu zen Estatuko Aldizkari Ofizialean, tributu-, finantza- eta konkurtso-arloetarako presazko neurriak arautuz. Egin-eginean ere, egungo krisialdiak zuzeneko eragina izan du hainbat esparrutan eta zenbait lege-testu aldatu behar izan dira. Ar...

Full description

Saved in:
Bibliographic Details
Main Author: Gaminde Egia, Eba
Format: Article
Language:Basque
Published: AVD - ZEA. Academia Vasca de Derecho = Zuzenbidearen Euskal Akademia 2009
Subjects:
Online Access:https://dialnet.unirioja.es/servlet/oaiart?codigo=3329201
Source:Jado: boletín de la Academia Vasca de Derecho = Zuzenbidearen Euskal Akademiaren aldizkaria, ISSN 1888-0525, Año 7, Nº. 18, 2009, pags. 149-195
Tags: Add Tag
No Tags: Be the first to tag this record
Summary: 2009ko martxoaren 31n, 3/2009 Errege Dekretu-legea argitaratu zen Estatuko Aldizkari Ofizialean, tributu-, finantza- eta konkurtso-arloetarako presazko neurriak arautuz. Egin-eginean ere, egungo krisialdiak zuzeneko eragina izan du hainbat esparrutan eta zenbait lege-testu aldatu behar izan dira. Artikulu honetan, konkurtsoaren inguruko neurriak bakarrik jorratuko ditugu. Arlo horri dagokionez, dekretu-legeak ez du sistema osoa eraldatu, krisialdiak modu berezian ukitutako atalak baizik. Beraz, aldaketen testua eskainiko da euskaraz, eta arau horren zioen azalpenean aipatu helburuak erdietsi diren edo ez aztertuko dugu. Jakinekoa denez, konkurtso-sistemaren xede nagusia da, arazoak dituzten enpresa-jarduerak iraunaraztea ahal den neurrian, eta horregatik irtenbideen aldetik betidanik eman zaio lehentasuna hitzarmenari, likidazioaren gainetik. Bada, eraldaketa ildo bertsutik dabil, eta xede hori benetan gauzatzea nahi da; horretarako, aparteko garrantzia eta babesa eman zaie birfinantzaketa-akordioei, laugarren xedapen gehigarriaren eta 5.3. artikuluaren bidez. Horrez gain, beste helburu batzuk ere aipatzen dira 3/2009 Errege Dekretu-legearen zioen azalpenean, hala nola, auzibideko izapideak arintzea eta kostuak urritzea, edota langileen egoera hobetzea. Eraldaketatik urtea igaro baino lehen, helburu horien betetze-neurria azalduko dugu, baita zer gerta daitekeen hemendik aurrera ere.