Asier Agirre

| jaiotza herria = Iruñea | jaiotza herrialdea = Nafarroa Garaia | heriotza data = | heriotza herria = | heriotza herrialdea = | banderatxoa = | enpresa = Asegarce | postua = aurrelaria | altuera = 1,83 | pisua = 76 | debutatze data = | debutatze pilotalekua = Labrit (Iruñea) | erretiratze data = | erretiratze pilotalekua = }} Asier Agirre Irisarri, pilota arloan Agirre deituraz ezaguna (Iruñea, Nafarroa Garaia, ), esku huskako pilotari profesionala da. Aurrelari aritzen da, Asegarce enpresarekin. 2015eko ekainaren 13an debutatu zuen, Iruñeko Labrit pilotalekuan. Joko erasokorra egiten du, erraz jotzen du errematera; eta, indar handikoa izaki, defentsan oso ondo moldatzen da. Debutatu ondorengo bi urteetan partida gutxi jokatu ahal izan zuen, hiru lesio izan baitzituen ia bata bestearen atzetik. 2017ko udatik aurrera, ordea, jarraipena izan du jokoan, eta 2017ko azaroaren 12an profesionaletako bere lehen titulua eskuratu zuen: Bigarren Mailako Lau eta Erdiko Txapelketa. 2018ko martxoaren 31n, Diego Iturriaga atzelaria lagun, Bigarren Mailako Binakako Txapelketa irabazi zuen.

2018an Esku Huskako Bigarren Mailako Buruz-buruko Txapelketari agur esan behar zion, lehen partida jokatu gabe, une txarrean izandako bakterio-infekzio baten kausaz.
Erakusten 1 - 1 -- 1 bilaketa honetara: 'Agirre, Asier', Bilaketaren denbora: 0.09s
| Hautaketarekin:
| Hautaketarekin:
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Bidali e-postaz emaitzak